Edukira joan

Llibertat Ródenas Rodriguez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Llibertat Ródenas Rodriguez

Bizitza
JaiotzaChera1892ko irailaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMexiko1970eko urtarrilaren 19a (77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Josep Viadiu i Valls (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraksindikalista, anarkista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta anarkosindikalista
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala
Iberiar Federazio Anarkista
Durruti Column (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaMujeres Libres

Llibertat Ródenas Rodriguez (Chera, Serranía de Xelva 1892Mexiko, 1970) Valentziako anarko-sindikalista, milizianoa eta Mujeres Libres taldearen kidea izan zen. [1]

Llibertat Ródenas 1892an jaio zen Cheran (Valentzia), familia errepublikazale antiklerikal batean. Bere gurasoak Custodio eta Emeteria izan ziren, libreki osaturiko bikote ezkongabea. Llibertatek bi neba-arreba izan zituen. Eskola laiko batean ikasi zuen. 1918an, Emeteria, Custodio eta haien seme-alabak Bartzelonara joan ziren bizitzera.[2]

Militante libertarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Llibertat Ródenas, Bartzelonan, CNT-Confederación Nacional del Trabajo (Lanaren Konfederazio Nazionala) sindikatuarekin jarri zen harremanetan eta Sants-eko Kongresuan parte hartu zuen. Laster, Lehen Mundu Gerraren garaian, nabarmenduko zen bere oratoriagatik. 1919an zenbait propaganda-kanpaina egin zituen Katalunian (Josep Viadiu i Vendrell eta Felipe Barjau i Rierarekin), eta Valentzian (Eusebi Carbó i Carbórekin), Sindikatu Bakarren filosofia eta antolaketa ezagutzera emanez. [3]

Ródenas 1920an, mitin batzuen ostean, preso sartu zuten hiru hilabetez Manresan, eta, handik gutxira, berriz ere espetxeratu zuten Guadalajaran, Severiano Martínez Anido jeneralak Bartzelonako gobernadore zibila zela egindako gehiegikeriak publikoki salatu izanagatik.[1] Ródenasek presoei laguntzeko batzordeetan parte hartu zuen, eta gogor kritikatu zuen ihes legea, erregimenak gatazkatsutzat jo zitzakeen pertsonak desagerrarazteko modu bihurtu zena. 1931tik aurrera oso aktiboki jardun zuen Federazio Anarkista Iberiarraren (FAI) aldeko kanpainan.[1] Madrileko Ateneoan izan zen hitzaldi batean ere parte hartu zuen 1920an, Bartzelonan jasandako errepresio bortitza salatzen. Feminista libertario gogotsua izanik, hurrengo urtean Ateneora bueltatu zen eta "La situación actual de la mujer" (Emakumearen gaur eguneko egoera) hitzaldia eman zuen. Geroago, 1922an, Montjuic-eko langile-mitin handian parte hartu zuen hizlari gisa.[2]

1922an, Josep Viadiu i Vendrell CNTko militantearekin bikote gisa elkartu, eta harekin hiru seme izan zituen. Semeen zaintzaren ardura hartuta, alde batera utzi zuen jarduera militantea. 1931n, Errepublika ezartzean, hasi zen parte hartzen Sants-eko Brisas Libertarias-en (Haize kirri libertarioak), emakume gazteen prestakuntzan lan garrantzitsua egiten zuen taldea.[2]

1936ko gerra: milizianoa eta Mujeres Libreseko kidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakume milizianoak 1936an. Argazkilaria: Gerda Taro.

1936an, gerra zibila hasi zenean, Durruti zutabean erroldatu zen eta Zaragozako frontera borrokatzera joan zen CNTko eta FAIko 2.000 boluntarioekin. Pina de Ebro herriaren hartzean parte hartu zuen.[2]

Durrutik aginduta, Ródenas Bartzelonara itzuli zen. Han, gerraren ondorioz Aragoitik ebakuaturiko umeen arretaz arduratu zen. Luise Michel taldetik, borroka libertarioa feministarekin uztartzen zuen Mujeres Libres talde aitzindariaren kidea izan zen. [1]

Mujeres Libres aldizkaria.

Ródenasen ustez, hezkuntza nahitaezkoa zen genero-rolak eraldatzeko, horregatik, aktiboki hartu zuen parte Casal de la Mujer Trabajadora-n (Emakume Langilearen Etxea) antolaturiko alfabetatze eta prestakuntza espezializatuko zereginetan, non 600 eta 800 emakume artean joaten ziren klasera.[1]

1939an, gerra amaitutakoan, Frantzian erbesteratu zen lehenengo; gero Santo Domingon eta azkenean Mexikon finkatu zen. Handik berreskuratu ahal izan zuen seme txikia, gerran bere hiru semeak Sobietar Batasunera bidali zituelako. Beste biak Leningradeko batailan nazismoaren aurka borrokan hil ziren. [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e «Diccionari biogràfic de dones: Llibertat Ródenas» . Xarxa Vives d'universitats. Noiz kontsultatua: 2021eko maiatzaren 28an.
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Puig, Acacio. (2019-01-18). «Libertad Ródenas, una anarcofeminista histórica» LoQueSomos (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  3. «Notes biogràfiques de Sindicalistes (Lletres "R" i "S". Diccionari de sindicats, sindicalistes i de la Història del Moviment Obrer de Catalunya.» www.veuobrera.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  • Martínez, Maria Teresa; Pagès, Pelai (arg.) (2000). Diccionari Biogràfic del moviment obrer als països catalans. Bartzelona. Edicions de la Universitat de Barcelona i de l’Abadia de Montserrat Barcelona, or. 1184.
  • Solà, Joan (2006). «Polítiques». In: Godayol, Pilar (arg. ) Catalanes del XX. Vic: Eumo, or. 329-347.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]